XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): korriente kontra ibiliko gera bitartean, itotzeko zorian.

Derrigorrezkoa dugu bai, beharrezkoa, gure gizagintza behar bezala burutzeko giro euskalduna dezagun.

Ezinezkoa da, bestela, gure burruka; eta horretantxe jo behar du gure burrukak.

Bi arrisku gerta litezke orduan: batetik, gu bizi geran zirkunstantziak ikusirik gure baitan istea eta hau guretzat arrisku haundia izango litzake prinzipio hau galtzea, alegia Euskal Herriaren barruan nahikoa dela batzueri beren erreztasunak ematea, ba euskeraz hitzegiten segitzeko eta gainerantzekoak, ez hori ezin lezakegu behin ere onartu.

Euskal Herri guztia euskaldun izatera iritxi ez den artean, ezin esango dugu hori konpondu daitekeenik.

Bainan guk gure gizagintzarako derrigorrezko dugunez, ezin genezake hori alde batera utz, ezin dezakegu puntu horretan atzera egin.

Orain ikusiko duzue noski zenbaterainoko inportantzia duen gizon irikia izateak, gizona burutu gabeko izaki bat izateak, edota, gizonaren izaera bere buruaren egiten egoteak.

Euskaldundu al daitezke etorkinak? Nola?

Erantzun dezagun garbi etorkinetan dagoen problema.

Euskaldun izan al litezke hauek, eta zertan datza hauen euskalduntzea?.

Atzo genionez, euskal humanismoa, euskal gizona, ez da repetizio bat, ez da lehen izandakoa berpiztutzea: ez konkretu geranetik hasiz gero zerbait egitea eginkizun bat osatzea, ez berpizte bat.